 
        
        
           
      
      
      
      
      
      
      
Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
            Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. 
            
            Bertsolariak: 
                Uxue Alberdi, 
                
                Alaia Martin
                
                Saioa: 2012-03-23 Oñati Berezia
                
            Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.    
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Sarriegi, 
                
                Aitor Mendiluze, 
                
                Jon Maia, 
                
                Anjel Mari Peñagarikano
                
                Saioa: 2012-02-25 Lezo Jaialdia
                
            Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila?
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Sarriegi
                
                Saioa: 2012-01-21 Tolosa Jaialdia
                
            Berrogei minutu izan dituzu zure maitalea ikusteko. Berrogei minutu pasa eta guardiak esan dizu “Lo siento. Se ha acabado el tiempo”.
            
            Bertsolariak: 
                Jon Martin
                
                Saioa: 2012-01-15 Donostia Berezia
                
            Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino.
            
            Bertsolariak: 
                Jexux Mari Irazu Muñoa, 
                
                Alaia Martin
                
                Saioa: 2012-01-13 Getaria Jaialdia
                
            Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. 
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Sarriegi, 
                
                Jon Maia
                
                Saioa: 2012-01-08 Oiartzun Jaialdia
                
            Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa?
            
            Bertsolariak: 
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2011-12-10 Zumarraga Jaialdia
                
            Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. 
            Gai jartzailea: Josu Goikoetxea
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio
                
                Saioa: 2011-10-14 Durango Jaialdia
                
            Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den.
            Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
            Bertsolariak: 
                Jon Maia, 
                
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2011-06-28 Asteasu Jaialdia
                
            Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio.
            Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
            Bertsolariak: 
                Jexux Mari Irazu Muñoa, 
                
                Bixente Gorostidi
                
                Saioa: 2011-06-23 Tolosa Jaialdia
                
            Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu.
            Gai jartzailea: Aritz Zerain
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Unai Iturriaga
                
                Saioa: 2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia
                
            Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen.
            Gai jartzailea: Maite Berriozabal
            Bertsolariak: 
                Eneko Abasolo "Abarkas"
                
                Saioa: 2011-05-26 Durango Jaialdia
                
            Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka. 
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2011-05-06 Zestoa Jaialdia
                
            Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian?
            Gai jartzailea: Jon Maia
            Bertsolariak: 
                Sebastian Lizaso
                
                Saioa: 2011-04-29 Zumaia Jaialdia
                
            Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. 
            Gai jartzailea: Jon Maia
            Bertsolariak: 
                Sustrai Colina, 
                
                Maialen Lujanbio
                
                Saioa: 2011-04-29 Zumaia Jaialdia
                
            Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan.
            Gai jartzailea: Irati Agirreazaldegi Garzia
            Bertsolariak: 
                Aitor Sarriegi
                
                Saioa: 2011-04-15 Bergara Jaialdia
                
            Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik.  
            Gai jartzailea: Maddi Ane Txoperena
            Bertsolariak: 
                Odei Barroso, 
                
                Sustrai Colina
                
                Saioa: 2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa
                
            Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea.  Imanolek dauzka esku latzagoak.
            
            Bertsolariak: 
                Imanol Lazkano, 
                
                Beñat Gaztelumendi
                
                Saioa: 2011-03-12 Villabona Jaialdia
                
            Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. 
            
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2011-01-29 Donostia Berezia
                
            Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat. 
            Gai jartzailea: Amaia Otxotorena Gamio
            Bertsolariak: 
                Igor Elortza, 
                
                Iker Zubeldia
                
                Saioa: 2011-01-06 Hernani Jaialdia