Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina horretarako asko entseatu behar da. Eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zara Maialen kajoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin.
Gai jartzailea: Irati Sagarzazu
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia
Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Iturriaga
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia
Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-20 Azpeitia Jaialdia
Kostata ireki dituzu begiak.
Bertsolariak:
Erika Lagoma
Saioa: 2013-09-21 Lesaka Jaialdia
Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Uxue Alberdi
Saioa: 2013-09-07 Donostia Jaialdia
Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du.
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Andoni Egaña
Saioa: 2013-06-24 Andoain Jaialdia
Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Sustrai Colina,
Amaia Agirre
Saioa: 2013-05-05 Orexa Jaialdia
Azkenaldian askotan entzuten duzun esaldi bat jarriko dizut gaitzat, eta esaldia da "Lasai, gauzak aldatzen ari dira".
Bertsolariak:
Amets Arzallus
Saioa: 2013-05-05 Donostia Jaialdia
Gaur bi grafiko ikusi ditut, eta biak igual samarrak ziren. Grafiko bat zen etxerik ez duten pertsonena eta bestea zen pertsonarik ez duten etxeena. Eta biak ziren igualak.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-05-05 Donostia Jaialdia
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Alaia Martin
Saioa: 2013-02-23 Villabona Bertso-saio musikatua
Tentazioa. Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli...
Bertsolariak:
Uxue Alberdi
Saioa: 2013-01-26 Donostia Berezia
Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-01-26 Donostia Berezia
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-01-05 Oñati Jaialdia
Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana
nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2012-12-06 Orio Jaialdia
Pisukideak zarete. Are gehiago, logela ere partekatzen duzue. Gaur Ikerrek neska-laguna ekarri du lo egitera. Argiak itzali berri dira.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Iker Zubeldia
Saioa: 2012-11-17 Elizondo Jaialdia
Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Andoni Egaña
Saioa: 2012-08-15 Zizurkil Jaialdia
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Andoni Egaña
Saioa: 2012-08-14 Baliarrain Jaialdia
Ume bat zara, zutik jartzen ez dakien ume bat. Eta eserita zu baino handiagoa den mundu bat ikusten duzu.
Bertsolariak:
Sustrai Colina
Saioa: 2012-05-20 Donostia Jaialdia
Guraso jubilatuak zarete. Krisiaren eraginez, zuen seme-alabak etxera itzuli dira. Erosketak egiten ari zarete.
Bertsolariak:
Gorka Ojanguren,
Igor Elortza
Saioa: 2012-05-19 Urretxu Jaialdia
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Andoni Egaña
Saioa: 2012-04-01 Zegama Jaialdia