2024-12-10
Abenduak 11, eskolentzat ikuskizuna: "Bertso garbitzailea"
Hernaniko ikastetxeetako LH5eko haurrentzat bertso jaialdia, Unai Gaztelumendi eta Eli Pagola kantuan direla.
Abenduak 20, gaztetxeko saioa: "Izena eta izana"
Kontrakantxa gaztetxean, 'Izena eta izana' saio bereziaren hirugarren edizioa, (h)asieratik amai(a)erara gozatzeko. Kantuan Asier Azpiroz, Asier Ibarguren, Amaia Iturriotz eta Amaia Agirre, gaiak Amaia Urbietak emanda.
Abenduak 24, Gabonetako erronda
Abenduak 28, bertso afaria
Amets Arzallus eta Sustrai Colina ariko dira Txalaparta elkartean. Izena emateko zerrendak Aralar, Txili eta Garin tabernetan daude. Afariaren prezioa 35 euro da eta egunean bertan ordainduko dute, aurrez izena eman dutenek.
Abenduak 31, Urte Zaharretako erronda
Urtarrilak 4, jaialdi nagusia
Biteriko aretoan, 19:00etan hasita. Bertsotan Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe. Sarrerak bertantxe egongo dira salgai.
Urtarrilak 5, kale antzerkia kaxkoan barrena
Iturria: www.bertsoeskola.eus