Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Bertsolaritza sekta bat da eta bertsoa droga bat da

Mirari Martiarenak Barre Librea saioan egindako bakarrizketa.

Albistearen argazkia
Eman izena Udako Bertso Eskolan!

Ekainaren 29 eta 30ean, Iruñean izango da Udako Bertso eskola. Bertsolaritzari buruzko gogoetak partekatu eta ohiko bertso eskoletan lantzen ez diren alderdiak landuko dira.

Albistearen argazkia
Boisen bertso-eskola sortu duen Todor Azurtzari elkarrizketa

Ozeanoz bestalde bertsoa nola bizi duen azaldu dio bertsoa.eus atariari. Nazioarteko online bertso-eskola ere martxan da!

Albistearen argazkia
Bizkaiko gazteentzat sariketa sortu du Lilibertsok

Jon Lopategiren omenez, Bizkaiko bertsolari gazteentzat sariketa sortu du Gernikako Lilibertso bertso-eskolak. Hiru kanporaketa saio eta finala izango dira.

Albistearen argazkia
Gorbeialdeko bertso abentura ekainean

Ekainaren 22tik 24ra Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura. Izen ematea ekainaren 11ra arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
"Gerturatu eta Lau" saio esperimentalaz, bideo kronika

Lau saio esperimentaletan azkena izan zen Zarautzen egina, gai jartzaileak bertsolariei erabateko erabakimena utziz. Saioaz Imanol Epeldek egindako kronika, bideo honetan.

Albistearen argazkia
Bertsolaritza irakaslea behar da Sakanan

Nafarroako Bertsozale Elkarteak irakaslea behar du, lanaldi erdiz, Sakanako ikastetxeetan eta bertso-eskoletan aritzeko. Ekainaren 10era arte bidal daitezke curriculumak.

Albistearen argazkia
Asteburu honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako finalak

Lurraldeetako txapeldunekin eta txapeldunordeekin Euskal Herriko finala egingo da udazkenean.