Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Deustun Aferak dinamikan 5 saio eskainiko ditu Elorri bertso-eskolak

Laugarren edizioa du Aferak bertso dinamikak. Apirilean eta maiatzean 20 bertsolari gaztek hartuko dute parte 5 saioetan.

Albistearen argazkia
"Izenak eta izanak", Balentziaga Museoan emakume jostunei eskainia

Getariako Bertso Egunean abestutako hiru sortak ikusgai ditugu, "Bertso jarriak" atalean: Manex Agirreren "Kopla fisikoak", Maider Arregi eta Eli Pagolaren "Andre txarraren bentajak 2021" eta Rosi Lazkanoren "Izenak eta izanak".

Albistearen argazkia
Araban Binakako Txapelketa hasiko da apirilaren 17an

Finala maiatzaren 22an izango da, Legution. Guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte, bikoteka.

Albistearen argazkia
Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

Arabako 14-18 urteko gazteek taldeka aurkeztu ditzakete bertan euren bideoklipak, bertsoak musikatuz, abestiei letrak aldatuz edo RAP moldeetan. Lanak maiatzaren 7rako aurkeztu behar dira. Bertsoa Bizi Gazte Eguna maiatzaren 15ean izango da, Agurainen.

Albistearen argazkia
Gorka Pagonabarragak irabazi du Osinalde saria

Ane Zuazubiskarrek jaso du publikoaren saria eta Urko Arregik bertso onenarena.

Albistearen argazkia
Ander Fuentes "Itturri"k irabazi du Aitor Sarasua sariketa

Gorosti makilari eskainitako sorta izan da saritua. Elixabet Etxandi eta Urko EgaƱaren sortek ere jaso dute saria. Sortak ikusgai daude hemen.

Albistearen argazkia
Nafarroan saioak sustatzeko "Zapla!" ekimena abiatzera doa

Nafarroako bertsolariei plazak eskainiz 7 saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Albistearen argazkia
Bizkaian Barneteguna ospatuko dute DBHko gazteek

Martxoaren 27an Gernika-Lumon elkartuko dira, egun osoko egitarauaz gozatzeko.