Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Metodologia eta materiala berritzen

53 irakasle eta 29.500 ikasle ari dira egunero hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen; beste zenbait eremutan bezala, hemen ere bertsoa egokitzen ari da egunerokora eta honek aldaketak ekarri ditu.

Albistearen argazkia
Gai-jartzaileak saretzeko dinamika abiatzear

Trebatzeko lan saioak egingo dira eta Lanku bidez antolatzen diren saioetan ari nahi duten gai-jartzaileek izena eman dezakete orain.

Albistearen argazkia
Herrialde Katalanetako glosa mugimenduak jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu, martxoaren 16tik 23ra

Euskal Herriko eta Menorkako emakume taldeen ibilbideak ezagutaraziko dira, baita gai-jartzailetza landu ere.

Albistearen argazkia
Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea zabalik

Martxoaren 14ra arte eman ahal izango dute izena Bertso Udalekuetan begirale, sukaldari, zuzendari edo begirale praktiketan aritu nahi dutenek.

Albistearen argazkia
Bigarren Bertso Eguna, Getarian

Martxoaren 27an izango da, eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan.

Albistearen argazkia
Eskolartekoa eta Eskolatik Plazara ekimenak, Hitzetik Hortzeran

Juanjo Respaldizak eta Mikel Mendizabalek Eskolartekoak urtetako ibilbidean utzitako bizipenak azaldu dituzte. Pandemiaren eraginez EH-ko finala ospatzerik ez-eta, Eskolatik Plazara ekimena sortu da eta finalista gazteek plazako bertsolariekin egindako saioak ere ikusgai daude, Hitzetik Hortzerako programa honetan.

Albistearen argazkia
ALBEren Abra Jaialdia otsailaren 27an

Abra Sariketako azken 5 edizioetako txapeldunekin, bertso jaialdia eskainiko dute aurtengoan. Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain ariko dira kantuan, Algortako kasinoan. Sarrerak aurrez eskatu behar dira.

Albistearen argazkia
Eskolatik plazara ekimenak Eskolarteko finalistak eta plazako bertsolariak elkartu ditu

Gernika-Lumon, Iruñean eta Altzon egin dira saioak eta herrialde ezberdinetako gazteek plazako bertsolariekin oholtzan jarduteko aukera izan dute.