Uztailaren 17an jokatu zen finala Azpeitiko gaztetxean. Jon Gurrutxaga izan da bigarren eta bertso onenaren saria jaso du.
Unai Agirrek jarritako sorta, "Auskalo zeinek jarriak" emanaldian abestua, musikaz Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok lagunduta.
Uztailaren 11an jokatu zen hiru herrialdeotako finala, Senperen. Partehartzaile gehien bildu dituen edizioa izan da, 24 bertsolari gazte elkartuz.
Julio Sotoren sorta, Berria egunkarian (2020-07-11) argitaratua. Covid'19-ren harira gizartean bizitzen ari garenari jarriak.
Azken urteetan bertso jarrien inguruan lan handia egin dute Unai eta EƱaut Agirrek, bertso zahar zein berriekin. Lan horren ordubeteko erakustaldi ederra egin zuten Amasa-Villabonan, Imanol Kamio eta Joxan Goikoetxeak musikaz lagunduta. Orain arte plazaratu gabeko bertsoak ere badira tartean.
Konfinamendu egoeran bizi izandako esperientzia pertsonala dute bertsoek oinarri. Hona hemen Haritz Mujikak Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.
"Sagardoak elkartzen gaitu" ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Bertso jarrietan bide luzea egin zuen Etxabek, oso gaztetatik hasita. Basarriri erantzunez jarritako sorta ezaguna eta Hitzetik Hortzerak egindako elkarrizketa hemen ikusgai.