Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Bortzirietako Bertso Eskolak Maialen Lujanbiori eskertza kupeletan

Lesakan ospatutako Bertso Eguna baliatu zuen Bortzirietako Bertso Eskolak, Maialen Lujanbiori aitortza egiteko. Linddurrenborda sagardotegian, upel batek bere izena du orain. Ikusgai "Hor gu" taldeak abestutako agurra eta Lujanbioren esker on bertsoak.

Albistearen argazkia
Otsailean "Bertsuxurla" gazte sariketa Lapurdin

Euskal Herriko 12 bertsolari gazte ariko dira kantuan, 2 kanporaketatan: Joanes Azpillaga (Azpeitia), Danel Herrarte (Aramaio), Irantzu Idoate (Hazparne), Araitz Katarain (Mallabia), Johane Larre (Baiona), Kattin Madariaga (Arantza), Ibai Lekuona (Hendaia), Sabin Abarrategi (Aramaio), Lide Arregi (Oñati), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Josu Txoperena (Hendaia) eta Haizea Telleria (Iurreta). Finala otsailaren 28an izango da, Hazparnen.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Txapelketako bertsolarientzat formazio saioa

Sustrai Colinak emango du formazioa eta izen-ematea zabalik dago. Saioa otsailaren 12an izango da, 17.30etatik 20:30etara, Durangon.

Albistearen argazkia
Giro ederra Lesakan Bertso Egunean

Egun beteko egitaraua izan zen larunbatez Lesakan: goizean "Oinak bidean" ibilbidea eta bertso poteoa, arratsaldean jaialdia kultur etxean eta gauean afaria Linddurrenborda sagardotegian. Kupel bati Maialen Lujanbioren izena jarri zitzaion, eskertza giro politean. Afalostean kupeletako gainerako bertsolarien sorta musikatuak abestu ziren. Talentua zutenek Arranon jarraitu zuten, DJ Infernurekin.

Albistearen argazkia
Badator 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

VIII. edizioan 14 taldek hartuko dute parte; nork bere herrian edo eskualdean Kuadrillako Bertso Eguna antolatuko du. Ostean, 4 finalaurreko jokatuko dira. Finala apirilaren 5ean da, Gasteizen.

Albistearen argazkia
Lazkozek irabazi du Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa

Joanes Illarregiren sortak eskuratu du bigarren saria eta Erika Lagomarenak hirugarrena. Gazteen mailan Kattin Madariagak irabazi du eta haurretan Enaitz Zestauk. Sorta guztiak ikusgai bertan.

Albistearen argazkia
XiLaBako bertsularientzat formakuntza saioak Egañarekin

Larunbatetan izango dira saioak, Hendaiako ikastolan, 9:00etatik 12:00etara. Izen-ematea otsailaren 5ean itxiko da.

Albistearen argazkia
Nafarroan 33 talde aukeran bigarren hiruhilekoan

Haurrentzat zein helduentzat 33 talde eskainiko dira. Izen-emate formularioa bertan.