Ekimenak ikastetxeetako aretoak kanturako plaza bihurtzen ditu, bertso-eskoletako 18 urtez beherako gazteentzat. Entzuleak 11-12 urteko gaztetxoak dira, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari direnak.
Eneko Lazkoz, "Bertsolari bertsozale" podcastean.
10 urteko bidea egin du "Adin adin" ekimenak. Edizio honetan izen berriz dator: "Bertso bira". Libreko saioak izango dira eta aldiro eskualdeko bi bertsolari ariko dira, belaunaldi ezberdinetakoak.
Nafarroako taldekako txapelketaren bukaerako festa urriaren 26an da, Garesko Zamarain pilotalekuan, 17:30ean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bortzirietako eta Baztango hiru talde ariko dira finalean: Baztanzopak, Hor GU eta Mutilatuak.
"Zirriborroak eta gero" liburuko fabulak ditu oinarri emanaldi berri honek. Uxue Alberdik eta Miren Amurizak proposatu zuten ideia eta Lankuk bideratu du. Lehen emanaldia urriaren 22an da, Bilbon.
Urriaren 19an izan da Topaketa, Bilboko Euskalduna Jauregian. Goizean kulturari buruzko bi mahai inguru izan dira eta bazkalondoan Kristina Mardaras omendu dute. Egun osoko ekitaldia bideoz ikusgai dago bertan.
Arabako 14 urtez azpikoek aurkeztu ditzakete euren koplak bideoz. Hiru-sei kopla jartzeko gaia hauxe da: zer dago ikusteko zure inguruan?
Marta Agirrezabala Lankuko ikuskizun berezien arduradunari eginiko elkarrizketa.