Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Arabako Bertso Abenturan izen-ematea zabalik

Lautada eta Gorbeialdeako haurrentzat Bertso abentura Espejon izango da, apirilaren 4tik 6ra.

Albistearen argazkia
Bertsolamintza martxoaren 13tik 23ra

"Nondik eta zeri kantatzen diogu?" du izenburu edizio honetako Bertsolamintzak eta 8 hitzaldiko zikloa eskainiko du. Herrialdeetan bina hitzaldi eskaini ostean, guztiak entzuteko aukera izango da martxoaren 23an Villabonan egingo den jardunaldian.

Albistearen argazkia
Beñat Larrory, bertsolari bertsozale

Beñat Larrory iruritarra da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Euskal Irratietan eta Xiberoko Botzan aritzen esatari da eta haurtzarotik du bertsoarekin harremana.

Albistearen argazkia
Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma egiteko laguntza deialdia

Filmaketak aurrera egiteko 40.000€ bildu behar dira eta crowdfunding-kanpaina abiatu dute. Patxi Bisquert proiektuaren zuzendariak laguntzeko deia egin du.

Albistearen argazkia
Eman izena Bertso Udalekuetan!

Martxoaren 17ra arte izena emateko aukera dute bertso-eskoletako kideek zein guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Aterpetxeetan gelditzen diren lekuak ondoren eskainiko zaizkio publiko zabalari.

Albistearen argazkia
Erniarraitz Sariketa martxan

Euskal Herriko 12 bertsolari gazte ariko dira 2 kanporaketa saioetan. Finala martxoaren 22an da, Azpeitiko San Agustin kulturgunean.

Albistearen argazkia
Iruñean Bertxhori martxoan

Bikoteka lehiatuko dira 18 bertsolari, taberna edo elkarte giroan. Finala martxoaren 26an da, Laban.

Albistearen argazkia
Gipuzkoan abian da 14 urtez beherakoen taldekakoa

14 urte arteko gaztetxoek taldeka jardungo dute sariketa honetan. Guztira 9 saio egingo dira. Finala apirilaren 28an izango da, Aretxabaletan, Bertso Eskolen Egunean.