Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
2022an jaialdiak gora, parekidetasunean eusten

2022ko bertso plazaren azterketa egin du Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako saio kopuru osoa aintzat hartuta.

Albistearen argazkia
Bertso eskolen «lan sozial ikaragarria» ingelerazko plaza akamedikoan jarri du Nevadako Unibertsitateak

Center for Basque Studies erakundeak "Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools" liburua argitaratu du. Edukian Oihana Iguaran, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Beñat Krolem eta Larraitz Ariznabarretaren lanak eta Jacqueline Urlak Maialen Lujanbio eta Miren Artetxeri egindako elkarrizketak daude.

Albistearen argazkia
Irungo XIX. mendeko bertsolaritza jaso dute Joxan Elosegik eta Aitor Errazkinek

Ekainaren 14an aurkeztuko da "Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean" liburua.

Albistearen argazkia
Haira Aizpuruak irabazi du EHko Eskolartekoa

Saratarrari txapela Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi zion, 180 entzuleren beroan. Eki Mateorena leitzarrak eskuratu du bigarren postua. Saio bikaina eskaini zuten 10 bertsolari gazteek.

Albistearen argazkia
Bertso* Eguna - Ahalduntze jaia ekainaren 17an

Durangon eta Iurretan egingo da egun osoko festa: eguerdiko bertso-poteoa, bazkaria, arratsaldeko saioa eta, iluntzean, ERREren azken emanaldia.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Bertso Barnetegia ekainaren 26tik 29ra Ondarroan

2005 eta 2010 urte bitartean jaiotako gazteek dute egonaldian parte hartzeko aukera eta izen-ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte.

Albistearen argazkia
Osatu da Nafarroako Txapelketako sailkatuen zerrenda

Beñat Astiz, Eki Mateorena, Aitor Irastortza, Fernando Ziganda eta Egoitz Gorosterrazu ariko dira, beste 17 bertsolarirekin batera, urriaren 7an abiatuko den txapelketan.

Albistearen argazkia
Maider Arregi Markuleta pameladun

Oñatin, bere herrian, irabazi du III. Señora Sariketa Maddi Ane Txoperenarekin buruz burukoa jokatuta. Iruri Altzerrekak jaso du "Tokadu saria", bihotzera gehien iristearren.