Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Bertso Eguna Azpeitian izango da, urtarrilaren 28an

Egun osoko festa izango da. Goizean kalez kale poteoa, eguerdian bertso bazkariak elkarteetan eta afaria zein afalosteko bertso ekitaldia ere izango da.

Albistearen argazkia
Euskaraldian gaude!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ariketa sozial masiboa egiten ari gara, euskara ulertzen dugunok, erabilera handitu dezagun. Goza dezagun hizkuntzari buruzko bideoklip, bertso eta jolasekin! Eskolako festarako mezuak eta koplak ere sortuko ditugu... Ahobizi eta Belarriprestok, ekin!

Albistearen argazkia
Ikerketa sariak banatu dituzte Bertsozale Elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak

Maddi Soroaren "Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak" gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako "Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina" proiektuak eskuratu dute saria.

Albistearen argazkia
«Une honetan, ez naiz gai euskal gatazkaz edo egun gizon izateaz hitz egiteko, lehen pertsonan ez bada»

"Anonyme popular" emanaldiaz elkarrizketa egin die Berriak Igor Elortzari eta Rafa Ruedari.

Albistearen argazkia
Felix Irazustabarrena, bertsolari bertsozale

Felix Irazustabarrena Arsuaga (Alegia, 1961) etxetik eta lagunarteko giroan bertsozaletu zen. Bertsolaritzaren zabalkundean dihardu azken 35 urteetan, bereziki Hitzetik Hortzera telebista programan. Epaile lanetan ere eman ditu urte asko, Txapelketa Nagusiko finaletan barne.

Albistearen argazkia
Uribe Butroek irabazi du BBK-ko azken kanporaketa

Enkarterri/Ezkerraldea taldeari gain hartu dio Mungian jokatutako kanporaketan.

Albistearen argazkia
Bizkaian gazteen neguko planerako izen-ematea zabalik

Abenduaren 2tik 3ra topaleku ederra izango dute 15-18 urteko gazteek. Gorozikako aterpean elkartuko dira eta Txapelketa Nagusiko Bilboko azken finalaurreko saioaz gozatuko dute elkarrekin. Izen-ematea azaroaren 21era arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
Durangaldeak irabazi du BBK Sariketako hirugarren kanporaketa

Busturialdea taldearen aurrean gailendu da, Bilboko Urretxindorra Ikastolan egin den kanporaketa saioan.