Goierriko Bertso Eskolaren 40. urteurrena ospatzeko taldekako txapelketako finala Beasaingo Arranon jokatu da. Aratz Igartzabal eta Patxi Ormazabal gabiriarrek, eta Mikel Etxezarreta olaberriarrak osatutako hirukoa nagusitu da.
Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen lehenbiziko kanporaketa, eta Zuazubiskar eta biak finalean izango dira. Hirugarren kanporaketa igandean da, ekainaren 19an, Mendatan.
Aner Euzkitzerekin jokatu zuen buruz burukoa. Glosadore katalanak eman zioten hasiera saioari.
Hik Hasi aldizkariak Oihana Iguaran, Erika Lagoma, Amaia Agirre eta Uxue Alberdiren bizipenak jaso ditu.
Busturialdeko Lilibertso bertso eskolak Jon Lopategi zenaren omenezko Argi Baltza sariketaren bigarren edizioa antolatu du. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Finala, ekainaren 26an, Muxikan.
Sakanan eta Larraunen aritzeko lanpostu erdia eskaintzen da. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberoarako lanpostu osoa eskaintzen da. Lan deialdiak hemen ikusgai.
Bertsolaritza ikastetxean programan dauden hainbat ikasgelaren eskutik, 288 bertso jaialdi egingo dira ikasturtea agurtzeko.
Erika Lagoma eta Uxue Fernandez dira aurtengo ohorezko bi "señorak" finalean. Amaia Iturriotz, Aner Euzkitze, Ane Labaka eta Sarai Robles dira kanporaketetan sailkatu direnak. Kataluniako glosadoreek ere hartuko dute parte agurretan.