Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
"Urpakakariak" emanaldia ezagutu nahi?

Eneko Arratek eta Aissa Intxaustik antzezten dute, Miren Amurizak eta Ane Labakak eginiko gidoiaz. Igerilekuan elkartzen diren bi lagunek gorputzei begira jarriko gaituzte, sorosleak (bozgorailuko off ahotsez) arauak markatzen dituen bitartean.

Albistearen argazkia
Danel Goikolea bertsolari arrasatearra hil da

Almen bertso-eskolako ikasle aitzindarietako bat izan zen. Urtarrilaren 18an egingo zaio agurra.

Albistearen argazkia
Joanes Etxebarria, bertsolari bertsozale

Joanes Etxebarria barkoxtarraren lekukotasunak.

Albistearen argazkia
Nafarroako hainbat herritan talde berriak eskainiko dira

Bigarren lauhilekoan bertso-eskola talde berrietan parte hartzeko aukera dago. Izen-ematea zabalik da, urtarrilaren 28ra arte.

Albistearen argazkia
Igandean Mikel Laboaren X. edizioa, txapeldunekin

Donostiako Kafe Antzokian saio berezia eskainiko dute aurreko edizioetako irabazleek, 17:00etan hasita. U. Gaztelumendi, A. Azpiroz, M. Akizu, N. Ibarzabal, U. Mendizabal, J. Illarregi, H. Mujika eta T. Altube ariko dira, Elizasu gai-jartzaile dela.

Albistearen argazkia
Julen Zulaikaren "Disidentzia metatua" entzungai

Arraio Irratiko "Bapateko Unibertsoa" irratsaioan eskainitako sorta, hemen entzungai.

Albistearen argazkia
Bertsolaritzaren historia, "Itxi liburuak" saioan

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Markel Irizar txirrindulari ohia bertsolaritzaren historian murgilduko da. Gaiari buruz hitz egingo digute Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni EgaƱa, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabalek ere.

Albistearen argazkia
Epaileentzat trebakuntza zikloa, urtarriletik ekainera

Sei saio egingo dira, eta aldiro bakoitzean izena emateko aukera irekiko da. Jada jardunean ari diren epaileei zuzendutako zikloa da, eta Bertsozale Elkartetik egingo zaie deialdia.