Azaroan eta abenduan, Arabako bertsolariek 3 saio eskainiko dituzte Ozaetan, Zigoitian eta Bastidan.
Familian bertsozaletu da Maddi Sarasua. Aitaren ahotik entzundako bertsoen garrantzia aipatzeaz gain, bertsoaz eta bertsolarietaz zer itxoiten duen aipatu digu.
Oihana Iguaranek idatzi eta Maria Altunak ilustratua da 'Plazida, oihartzunaren plaza' ipuina. Zizurkilgo udalak ale bana eman dio opari herriko familia bakoitzari.
Uribe Kosta eta Lea-Artibai taldeak iritsi dira azken lehiara. Saioa 18:00etan hasiko da, Bilboko BBK Salan.
"Gure Zirkua"k eta Harituz bertso-eskolak antolatutako emanaldi berezia abenduaren 11ean izango da, Tolosan. Haurrei zuzendutako emanaldia 12:00etan izango da eta helduena 18:00etan. Sarrerak aurrez aurre salduko dira, azaroaren 27an, 10:00etatik 12:00etara.
Bertsolari Aldizkariak atera du, Beñaten gidoiarekin eta Unairen marrazkiekin.
Boiseko Todor Azurtzarekin ia egunero aritzen da skypez bertsotan eta taldea handitu nahiko lukete. interesa duenak hementxe aurkituko du: @Dyl_ing
Abenduaren 27tik 30era egingo da, Amaiurren. Diziplina ezberdinekin gozatuko dute 15 eta 22 urte bitarteko gazteek. Abenduaren 3ra arte dago izena emateko aukera.