2025-11-18

XI. edizioa du Ahots Baten sormen egonaldiak. Euskal Herriko 15-22 urte bitarteko gazteak Oiartzungo Arritxulo aterpean elkartuko dira, Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era. Begirale taldean izango dira Oihana Arana, Aner Peritz, Iholdi Beristain eta Maiana Etxeberri. Bost egunetan sormen adierazpide ezberdinak lantzeko aukera izango da, lagunarte giro beroan. Bisitan etorriko dira euskal sortzaileak ere: Intza Alkain, Odei Barroso, Mari Luz Esteban, Amaia Elizagoien, Alaia Martin eta Eli Zaldua.
Azaroaren 28ra arte dago zabalik.
Online egin behar da izen-ematea, hemen.
Egonaldiaren kuota 130€ da.
Egonaldia Euskaltzaindiak antolatzen du, Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen laguntzarekin.
Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finalisten sari nagusia da egonaldian elkartzea.