Haurren lehen bertso eskola sortu zela mende erdi betetzen da. Horixe omendu du aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak: Arantzazu Loidi izango da txapel emailea eta Patxi Goikolea 25 urtez azpiko sariaren emailea. Hitzetik Hortzera saioak biak elkarrizketatu ditu, bertso eskolako kide izan ziren Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaiarekin batera.