Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa martxan da

2023-09-13


Irailaren 30era arte dago lanak aurkezteko aukera. Lehiaketak XV. edizioa du.

Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XV. edizioak emango dizu aukera. Zure ahalegina sari bikainekin eskertzea gure kontu. Bertso-sorta bidaltzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Anima zaitez!

Oinarriak ALBEren webgunean ikusgai.

Iturria: www.albe.eus