Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertso Astea da Zarautzen

2024-07-08


Uztailaren 11tik 13ra bertsorik ez da faltako Zarauzko kaleetan, Motxian-Etxebeltz Bertsogunearen eskutik . Ostegunean bertso musikatuak, ostiralean bertso herri-kirolak eta desapiyua, eta larunbatean Txepelketa izango da tabernetan.

Uztailak 11 osteguna, bertso musikatuak

22:00etan bertso musikatuak entzuteko aukera izango da, Basarriren busto aurrean. Saioaren amaieran Basarri Bertsopaper Sariketaren sari banaketa ekitaldia izango da; Aitor Bizkarrak saritua izan den sorta abestuko du, “Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari”. Euria ari badu, Modelo Aretoan izango da emankizuna.

 

Uztailak 12 ostirala, bertso herri-kirolak

Arratsaldez eta gauez, bi talde lehiatuko dira: lehenik, arratsaldeko 18:30etan, bertso herri-kiroletan jardungo dute (Frontoi Txikin; euria ari badu Zinema pilotalekuan). Eta, gaueko 22:30etan, bertso-desapiyuan ariko dira (Basarriren busto aurrean eguraldi ona bada, euriaz Modelo Aretoan). 

Herri kiroletan, Txinparta taldean ariko dira Aran Sagarzazu, Josu Zumalde, Aitor Tatiegi eta Lide Arregi, Urko Egaña botileroaren laguntzaz, Zarauzko Motxian-Etxebeltz taldearen aurka: Uxue Ostolaza, Mikel Ostolaza, Ane Peñagarikano eta Amaia Urbietak osatuko dute etxekoen taldea, Danel Olano botileroaz batera.

Bertso-desapiyuan berriz, Txinparta taldean ariko dira Arregitarrak (Urko Arregi, Maider Arregi eta Lide Arregi neba-arrebak). Motxian-Etxebeltz taldea Aner Euzkitze, Ane Peñagarinako eta Manu Goioganak osatuko dute.

 

Uztailak 13 larunbata, Txepelketa tabernetan

10:30etan hamaiketakoa izango da lehenik, Musika Plazan, sabelera solidoak sartzeko.

12:00etan hasiko da Txepelketa, Alde Zaharreko tabernetan barna.

Amaitzeko, bazkaria izango da Urpekoak elkartean.

 

 

Iturria: bertsoeskola.eus