2019-10-28
Ikasturte honetan bertso-eskola guztien datuak jasotzeko ahalegin berezia egin nahi du Bertsozale Elkarteak. Jakin dezagun gaur zein herritan dauden bertso-eskolak martxan, zenbat ikaslerekin, nortzuk ari diren irakasle lanetan... eta beste hainbat jakingarri.
Galdetegi erraz hau betez eman dezakezu zure taldeen berri, 3 minutuan. Talde bakoitzeko, galdetegia behin bete behar da.
Bertso-eskola bakoitzak emandako datuak konfidentzialak izango dira eta ez dira kanpora komunikatuko. Datuok ikerketetarako eta bertso-eskolen arteko barne komunikaziorako baliatuko dira.
Behin datu bilketa osatzean, emaitza orokorrekin txosten bat osatuko da eta datuak eskaini dituzten partaide guztiei helaraziko zaie.