Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epealdia zabalik

2020-03-05


Martxoaren 30era arte dugu aukera izena emateko. Lekuak daude Zugarramurdi, Uitzi, Orio eta Sopelako egonaldietan.

 

2020ko txandak eta izen-ematea

Uztailan egingo dira Bertso Udalekuetako bost txandak, adinka: Zuhatza (9-11 urte), Zugarramurdi (12-13 urte), Uitzi (13-14 urte), Orio (15-16 urte) eta Sopela (17-18) izango dira aurtengo egonaldiak. 

Izena emateko bi epealdi zabaldu dira:

-Lehen epealdian, martxoaren 3tik 16ra, izena emateko lehentasuna izan dute gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek edota bertso-eskolan dabiltzatenek. 

-Bigarren epealdia dago orain zabalik, martxoaren 30era arte, eta txandatan libre gelditu diren lekuak daude aukeran. Zuhatzan ez, beste lau txandatan dago izena emateko aukera.

 

Informazioa eskuratu, diptikoa deskargatu eta izena emateko aukera hementxe dugu.

 

 

 

 

 

Zer dira Bertso Udalekuak?

Bertsozaleok udan ondo pasa eta Euskal Herriko lagunak egiteko lekua dira.

Bertso Udalekuetara etortzeko ez dago bertsotan jakin beharrik: zalea izatearekin aski dugu.

Egunero jolasak, kirolak, ur bainuak, gaubelak... egiten ditugu, ohiko udalekuetan bezalaxe. Eta baita bertsoekin gozatu ere: bertsolariak etorriko zaizkigu bisitan aterpetxera, saioa eskaintzera. Tarteka, taldean bertso jolasak egingo ditugu, edo buruz dakizkigun bertsoak abestu... Eta nahi duenak, bat-batean ere egin dezake.

Hobeto irudikatzeko, hara hemen 2019ko Uitziko txandaren bideoa! 

 

Eta Bertso Udalekuetako txanda guztien bideoak ikusgai, hemen!

 

Iturria: bertsoeskola.eus