Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertsolarien etxeko hizkuntza errealitateaz

2019-11-11


Asko dira euskara etxean jaso ez duten bertsolariak. Nola hartzen ditu bertso munduak hiztun hauek? Hitzetik Hortzera saioak Aitor Servier eta Aitor Mendiluze bertsolarien bizipenak jaso ditu; Bertsolari Aldizkariak Manu Bendala sevillarrarenak. Miren Artetxe ikerlariak gai horixe du aztergai eta Euskal Etnopoloan eskaini duen hitzaldia ikusgai dago sarean.

 

Aitor Servier eta Aitor Mendiluze bertsolariei elkarrizketa, Hitzetik Hortzeran

Aitor Servier azkaindarra bere gurasoekin frantsesez aritzen da egunerokoan, eta ikastolan jaso zituen euskara eta bertsozaletasuna. Aitor Mendiluze andoaindarrak ama Burgoskoa du eta berak eraman zuen lehen aldiz semea bertso-eskolara. Hitzetik Hortzera saioak egindako elkarrizketan, etxean bertsolari izaera nola bizi duten azaldu dute, eta lagunartean guraso erdaldunak izanagatik sumatu dituzten erreakzioei buruz ere aritu dira. Batzuetan badirudi bertsolaritza “euskaldun zaharra” izatearekin lotzen dela: nola hartzen ditu bertso munduak hiztun hauek?

HiHizt

Manu Bendala sevillarraren testigantzak, Bertsolari Aldizkarian

Bertsolari aldizkariaren udaberriko alean (113. zenbakia), Manu Bendala sevillarraren kontakizuna irakurtzeko aukera dugu. Gaur AEK-ko irakaslea da eta bertsolaria.

 

Hiztun berriak eta bertso mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?

Euskal Etnopoloan Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariak eskainitako hitzaldia sarean dago, ikusgai. Bere ikerlanean, Miren Artetxek bertsotan trebatzeak eta bertso-munduan sozializatzeak hiztun berrien legitimazio prozesuan izan dezakeen eragina aztertu du, alde batetik. Eta bestetik, bertsolariaren irudi kanonikoa legitimazio prozesu horretan muga ere izan daitekeela argudiatu du.