2022-06-06
Lan deialdia zabaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Sakanako, Larraungo eta Beteluko hainbat ikastetxe eta Bertso Eskoletan ariko den bertsolaritza irakaslea bilatzeko. Lanaldi erdia eskaintzen da, ordutegi moldagarrian. Ekainaren 13ra bitarte bidali ditzakete interesdunek curriculuma eta motibazio gutuna.
Lan-deialdiaren xehetasunak, hemen.
Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du. Lanpostu erdia eskaintzen da eta orenak urtean zehar banatuak izanen dira: malgutasuna beharko da, urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokitzeko.
Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 20rako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara.
Informazioa ikusgai hemen.
Iturria: www.bertsoeskola.eus