Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bortzirietako Bertso-eskolan umorea aztergai

2019-10-14


Ane Labakak "U-morez" hitzaldia eskainiko du Lesakan, urriaren 18an, 17:30ean, Bortzirietako Bertso-eskolak antolatuta. Bertsolaritzan garatutako umorea(k) izango ditu aztergai, genero ikuspegitik.

Labakak hainbat hari muturri tirako die hitzaldian zehar: umorea boterea den aldetik, nork egiten du barre? Nori buruz? Nola? Zein hiztegi baliatuz? Zer funtzio du umoreak, goitik beherako noranzkoan egiten denean, eta zein behetik gora edo parez parekoa denean? Genero-ikuspegia eta diskurtso feministak gero eta hedatuago dauden garaiotan, nolako umorea(k) lekutzen dira bertsolaritzan?