Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Eibarko San Andres lehiaketa zabalik

2025-10-20


Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du aurtengo Bertso Paper lehiaketa. 16 urtez gorakoek har dezakete parte eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 7ra arte dago zabalik.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dira.
  • Gaia eta doinuak libreak izango dira.
  • Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa).
  • Egilera berak, asko jota, bi lan aurkeztuko ditu.

 


SORTAK NORA BIDALI

Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak ekar ditzake, beranduenez azaroaren 7rako, ondoko helbidera:
…eta kitto! Euskara Elkartea
Urkizu 11 solairuartea
20600 Eibar


SARIAK

Irabazleak 300€. Bigarrenak 250€.
Sarituek azaroaren 28an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.

Iturria: Eta Kitto Euskara Elkartea