Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gabonetan Nafarroako Negulekuak egingo dira.

2021-12-20


Abenduaren 28an eta 29an Nafarroako LHko haurrak Goizuetan elkartuko dira eta, DBHko gazteak, aldiz, Izaban. Ahots Baten Sormen Egonaldia bertan behera gelditu da.

 

 

Nafarroako bertso-eskolentzat Negulekuak

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, abenduaren 28 eta 29rako. Aldi bereko bi txandatan izango dira negulekuak: LHko 30 ikasle Goizuetako Zubimuxu aterpetxean elkartuko dira. DBHko 16 gaztek, aldiz, Izabako Oxanea aterpetxean emango dute egonaldia. Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale. 

Herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harreman sareak sustatzea da helburu nagusia. Egitarau ederrak osatu dituzte bi txandatarako. Tartean, bertsolarien bisitak izango dituzte; Goizuetako txandara Sarai Robles eta Xabat Illarregi etorriko dira bertsotara eta Izabako txandara, berriz, Ekhiñe Zapian eta Julio Soto.

 

Bertan behera gelditu da Ahots Baten Sormen Egonaldia

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 27tik 30era egitekoa zen. Covid-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz, egonaldia egiteko baldintzak betetzen ez direnez, ekimena bertan behera uztea erabaki da.

Ahots Baten Sormen Egonaldiak VII. edizioa zuen aurtengoa eta Amaiurko aterpetxean egitekoa zen. Bertan, Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik etorritako 15-22 urte bitarteko 35 gazte ziren elkartzekoak, tartean, baita Euskal Herriko Eskolartekoko bertsolari finalistak ere. Antolakuntzako kideak jarriko dira zuzenean harremanetan izena-eman duten gazteekin.

 

Iturria: bertsoeskola.eus