Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gabonetan Ahots Baten sormen egonaldia, Lekarozen

2024-12-16


Bost herrialdetako 30 gazte elkartuko dira Lekarozko aterpetxean, harremanak egin eta artista gonbidatuekin sormenaz gozatzeko.

EUSKAL SORTZAILEEKIN EGONALDIA

X. edizioa du Ahots Baten sormen egonaldiak. Euskal Herriko 15-22 urte bitarteko 30 gazte Lekarozko aterpetxean elkartuko dira, Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era. Begirale taldean izango dira Amaia Elizagoien, Aner Euzkitze, Iholdi Beristain eta Oihana Arana. Bost egunetan bertsolaritza, antzerkia, literatura, kantagintza eta ilustrazioa landuko dute, lagunarte giro beroan. Bisitan etorriko zaizkie euskal sortzaileak ere: Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.

Egonaldia Euskaltzaindiak antolatzen du, Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen laguntzarekin. Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finalisten sari nagusia da egonaldian elkartzea.

Iturria: www.bertsoeskola.eus