Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gabonetan Nafarroako Bertso Negulekuak

2024-12-16


Legasan eta Amaiurren egingo dira egonaldiak, abenduaren 26tik 27ra. Egitarau betea eskainiko dute bertso eskoletako irakasleek.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurten ere bi txanda eskainiko dira, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurko Aterpean gozatuko dute egonaldiaz; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak 26tik 27ra izango dira eta Nafarroako bertso eskoletako irakasleak ariko dira begirale. 

Egitasmoaren helburu nagusia herrialdeko bertso eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak sustatzea da.

 

EGITARAUA

DBHko ikasleen txanda - Amaiur

Abenduak 26

  • 11:00etan, Amaiurrera iritsi eta ongi etorria
  • 11:00etatik-12:00etara, harrera eta logelen banaketa
  • 12:00etan, Amaiurko gaztelura txangoa
  • 14:00etatik-16:00etara, jolas librea
  • 16:00etan, Amaiurko errotara bisita eta talo tailerra
  • 18:30etan Bertso saioaren prestaketa
  • 20:00etan, bertsolariekin solasaldia
  • 20:30ean, Bertso afaria: Amets Arzallus eta Alazne Untxalorekin
  • 23:00etan, Gaubela

Abenduak 27

  • 9:00etan, gosaria
  • 10:00etan talde jolasak frontoian
  • 11:30ean itzulera

 

LHko ikasleen txanda - Legasa

Abenduak 26

  • 11:00etan, ongi etorria
  • 11:30ean, Bertizera txangoa
  • 13:00etan, bazkaria Bertizen (norberak eramana)
  • 16:30ean, bertso saioaren eta ginkanaren prestaketa
  • 18:30etan, Bertso saioa Ekhiñe Zapiain eta Joanes Illarregi bertsolariekin
  • 20:30ean, afaria
  • 22:00etan, Gaubela

Abenduak 27

  • 8:30ean, gosaria
  • 10:00etan ginkana herrian barrena
  • 11:45ean itzulera

Iturria: www.bertsoeskola.eus