Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gabonetan Hernaniko Bertso Lata

2019-12-12


Iraulio Panttalone bertso-eskolak urtea bukatzeko egin ohi duenez, kale-bazterrak astinduko ditu bertso ekitaldiekin.

 

Abenduaren 12an UMEENTZAKO SAIOA, 14:30tan Biterin

Haurrei zuzendutako antzerki saioa, herriko ikastetxeak bilduz. Bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ere bertan egiten da. 

 

Abenduaren 20an BERTSO POTEOA kaleetan zehar

Bertsolari gazteei plaza bat eskeini asmoz antolatutako ekitaldia. Musikaren laguntzaz Hernaniko 4-5 tabernatan kantatuko da, herriko zein beste herrietako bertsolari gazteekin. Garin tabernatik abiatuta, 18:30etan.

 

Abenduaren 24 OLENTZEROA

Plazatik abiatu eta Zikuñaga eta Osinaga auzoetan barrena erronda egingo da, urteroko ibilbideari jarraituz, plazan amaitzeko.

 

Abenduaren 26ean "Auskalo zeinek jarriak" bertso musikatuak

Eñaut Agirrek eta Unai Agirrek Hernaniko bertso zaharren emanaldia egingo dute musikaren laguntzaz, Biteri kultur etxean, 19:00etan hasita. Dobera Euskara Elkartearen aldeko ekitaldia izango da.

 

Abenduaren 28an JAIALDI NAGUSIA

Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Eli Pagola eta Eñaut Martikorena. Gai jartzailea: Maialen Lujanbio. Saioa 19:00tan da, Biteri kultur etxean.

 

Abenduaren 31ean URTE ZAHARREKO ERRONDA, kalez kale

 

Urtarrilaren 19an TABERNETAKO TXAPELKETA

 

 

 

Iturria: bertsoeskola.eus