Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Pello Mari Otaño sarira lanak aurkezteko epea urriaren 11ra arte zabalik

2020-09-07


VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan lau maila desberdinetan har liteke parte: gelen arteko mailan, gaztetxoen mailan, gazteen mailan eta helduen mailan. Sariketaren antolatzaileak Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkartea eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea dira.

 

Maila bakoitzean bertso kopuru ezberdina

Maila guztietan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira baina ez bertso kopurua: gelen arteko mailan bertso-paper bakoitzak hiru bertso edo sei kopla izan ditzake. Gaztetxoen mailan, hiru bertso edo sei kopla. Gazteen mailan, berriz, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta azkenik, helduen mailan, gutxienez zortzi bertso. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu gabeko nahi adina bertso-paper bidali ahal izango ditu.

 

Lanak aurkeztea

Bertso-paperak urriaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira e-posta bidez. Sorta irabazleak aukeratuko dituen epaimahaia Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek osatuko dute eta sariren bat hutsik gera liteke epaimahaiko kideek horrela erabakiz gero. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an izango da, Zizurkilgo Herrigunean.

Informazio gehiago nahi duenak, Harituz Bertsozale Taldearen Facebook orrialdean topa dezake edota honako lotura honetan. 

 

Iturria: Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkartea