Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

San Andres lehiaketan sortak aurkezteko epea zabalik

2023-10-06


Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, 16 urtez gorakoek euren lanak aurkeztu ditzakete azaroaren 3a baino lehen.

XXIX. edizioa duen lehiaketak zabaldu du bertso sortak aurkezteko epea. 

Hauek dira 16 urtetik gorakoentzat parte-hartzeko baldintzak:

 

  •  Lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dira.
  • Gaia eta doinuak libreak izango dira.
  • Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa).
  • Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak ekar ditzake, beranduenez azaroaren 3rako, ondoko helbidera:

 

…eta kitto! Euskara Elkartea

Urkizu 11 solairuartea

20600 Eibar

 

  • SARIAK: Irabazleak 300€. Bigarrenak 250€.
  • Sarituek azaroaren 24an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.

Epaimahaia …eta kitto! Euskara Elkarteak izendatuko du eta horren erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiak edozein sari eman gabe laga ahal izango du, aurkeztutako lanek beraren ustez kalitate nahikorik ez badute. Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira eta argitaratzeko eskubidea …eta kitto! Euskara Elkartearena izango da. Beste lanak epaimahaiak erabakiaren berri ematen duenetik hiru hilabeterainoko epean jaso ahal izango dituzte egileek. Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri-arau hauek bete eta epaimahaikoen erabakia onartzea dakar.

 

Iturria: www.bertsoeskola.eus