Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Tolosaldeko Harituz-en ateak zabalik

2020-09-02


Irailaren 25era arte zabalik dago 10-16 urtekoen izen-ematea. Urriaren 1ean emango zaie hasiera aurrez aurreko saioei, segurtasun neurriak zainduta.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, irailaren 25era arte zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek. 

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko bi modu daude: bata, mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora. Bestea, ondorengo loturan klik egin eta izen-emate fitxa beteta bidaltzea:

Euskaraz - fitxa bete 

Gazteleraz - fitxa bete 

Izena ematen duten ikasleekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan irailaren azken astean, taldeak antolatu eta ordutegiak ikasleen egunerokora egokitu ahal izateko. Bertso eskola saioei, berriz, urriaren 1ean emango zaie hasiera.

 

SAIOAK AURREZ AURRE

2019-2020 ikasturtean, COVID19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, martxotik aurrerako bertso eskola saioak on-line bidez egin behar izan zituzten. Aurten, ordea, aurrez aurreko saioak eginez emango diote hasiera ikasturteari eta urte guztian zehar modu horretan jarraitzea espero dute antolatzaileek. Hala ere, osasun egoeraren larritasunaz jakitun, bertso eskola saioetan segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo direla adierazi nahi izan dute.

Iturria: www.bertsoeskola.eus