2020-12-03
Txekiako Brnoko Masaryk eta Pragako Karlova Unibertsitateetako ikasleei bertsolaritzari buruzko hitzaldia emango die Oihana Iguaranek, ingeleraz eta ZOOM aplikazioaren bidez. Abenduaren 3an izango da, 14:00etan.
Etxepare Institutuaren bidez Brno eta Pragan euskal kulturako irakurle gisa dabilen Denis Almandoz irakaslearen ekimenez antolatu da, eta Mintzola laguntzaile gisa aritu da.
Iguaran bertsotan ere ariko da, ikasleek prestatutako ariketa eta gaien arabera.
Saioa doan jarraitu ahal izango da, erregistratu eta gero. Horretarako, sartu hemen.
Iturria: bertsoeskola.eus