Bertso afaria, haurrentzat bertso-antzerkia, tabernako saioa, Olentzeroren erronda, jaialdi nagusia eta Urte Zahar eguneko erronda egingo dira, abenduaren 10etik 31ra.
Paulo Txikiya Bertso-Eskolak antolatzen du bertso astea, Hernaniko Udalaren laguntzaz.
Jaialdi nagusirako sarrerak Biteri kultur-etxean jarriko dira salgai, egunean bertan.