2024-10-07
Helduei zuzendutako sariketa da (18 urtez gorakoena) eta lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkez ditzake.
Bertsoen gaia eta neurria librea izango da.
Bertso kopuruari dagokionez, gutxienez 8 eta gehienez 14 bertsoz osatutako sortak behar dute izan.
Lehen sariak 875€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 500€. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.
Sariketa honetan bi adin-tarte bereiziko dira: nerabeen sailean 14-17 urtekoak har dezakete parte eta haurren sailean 13 urtez azpikoek.
Bi sailetan ere, gaia eta neurria libreak dira eta 4 bertsotik 6rako sortak osatu beharko dira.
Gehienez 3 bertso-sorta aurkeztu daitezke lehiaketara.
Sariei dagokienez, narabeen sailean lehen sariak 250€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 150€.
Haurren sailean, lehen sariak 50€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 50€.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 22ra artekoa da eta posta arruntez zein e-postaz egin liteke.
Posta arruntez
Sortaren 3 kopia gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira, kanpoaldean izengoitia jarrita; bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Gutun-azalaren barruan, beste gutun-azal txikiago batean, datuok jarriko dira: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefono zenbakia. Gutun-azal txikiak ere kanpoaldean izengoitia agertu behar du.
Bertso sortak bidaltzeko helbidea:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta
Posta Elektronikoz
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean, bertso-sorta bera eta goitizenak agertu behar du eta, bestean, goitizena eta norberaren datuak: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, e-posta eta telefono zenbakia.
Bertso sortak bidaltzeko helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus
Sariak abenduaren 14an banatuko dira goizeko 11:00etan. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Argibideak
Xenpelar Bertso-eskola: (0034) 616 986 337 / xenpelar@xbe.eus
Errenteriako Udala: (0034) 943 449 613
Iturria: www.bertsoeskola.eus