Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Xenpelar Bertso-eskolaren bi sariketak zabalik

2023-10-17


Errenteriako udalak eta bertako bertso-eskolak, haurrei eta helduei zuzendutako sariketen deialdia egin dute. Gai librekoak dira biak ere. Lanak aurkezteko epea azaroaren 17ra artekoa da.

 

 

XXXV. ZAPIRAIN ANAIAK SARIA 

 

Helduei zuzendutako sariketa da (17 urtez gorakoena) eta lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkez ditzake.

Bertsoen gaia eta neurria librea izango da.

Bertso kopuruari dagokionez, gutxienez 8 eta gehienez 14 bertsoz osatutako sortak behar dute izan.

Lehen sariak 875€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 500€. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.

 

XXV. IBON ZABALA SARIA

 

Sariketa honetan 16 urtera arteko gazteek har dezakete parte, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkezteko aukeraz.

Nahi den gaian eta neurrian, 4tik 6 bertsorainoko sortak osatu beharko dira.

Lehen sariak 250€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 150€.

 

LANAK AURKEZTEKO MODUA

 

Lanak aurkezteko epea azaroaren 17ra artekoa da eta posta arruntez zein e-postaz egin liteke. 

Posta arruntez

Sortaren 3 kopia gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira, kanpoaldean izengoitia jarrita; bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Gutun-azalaren barruan, beste gutun-azal txikiago batean, datuok jarriko dira: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefono zenbakia. Gutun-azal txikiak ere kanpoaldean izengoitia agertu behar du.

Bertso sortak bidaltzeko helbidea:

Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta


Posta Elektronikoz
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean, bertso-sorta bera eta goitizenak agertu behar du eta, bestean, goitizena eta norberaren datuak: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, e-posta eta telefono zenbakia.

Bertso sortak bidaltzeko helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus

 

SARI BANAKETA

Sariak abenduaren 16an banatuko dira goizeko 11:00etan. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.

 

 

Argibideak

Xenpelar Bertso-eskola: (0034) 616 986 337 / xenpelar@xbe.eus

Errenteriako Udala: Telefonoa: (0034) 943 449 613

 

 

Iturria: bertsoeskola.eus