Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Osotasunean

2020-07-15

Covid'19-ren harira gizartean bizitzen ari garenari jarriak. Iturria: Berria.
1.
Ez barru bilaketa
ez poztasunean
dena neurtzen denean
gaur osasunean
bat, existentziaren
orotasunean
zail da ikusten bere
osotasunean.

2.
Ez garenez hilezkor
edo inmortalak
badu behar fisiko
bat gorputz karnalak
baina hor daude behar
emozionalak
psikologiko eta
espiritualak.

3.
Transzendentzia sen bat
badator muinetik
harremantzeak badu
hainbat bikainetik
ez bagara bakarrik
odola zainetik
nola jarri behar bat
besteen gainetik?

4.
Auto-zentsura eta
legeen ordena
izateko aukera
da lehengo laurdena.
Badakit osasuna
zaindu behar dena
ez dakit baldintzatu
behar lukeen dena.

5.
Neurriokin sentitzen
bagara seguru
errealizatuko
garela, seguru?
Bizitza bat bizi nahi
bada buruz buru
ez gaixotzeak ezin
du izan helburu.

6.
Gerora hau izango
bada bizitzea
ez al da gehiegitxo
bizitza deitzea?
Hausnarrean jartzen naiz
zenbait aldiz, ea:
horren garrantzitsua
al den ez hiltzea?

Iturria: Berria, 2020-07-11.