Lo hadi aingüria
amaren altzuan
hire erri ederra
botz ezpain xokuan
axolbian gaituk bainan
ni tristura goguan
hau gaitza duk kanpuan
ta aita itsasuan.
Bertsoaren berri
Sehaska kanta honetan ama entzuten dugu, haurra loharrazten: bere aingerua. Kanpoan gau giro beldurgarria egiten du eta aita itsasoan da. Ama izututa dago, aita ez ote den itzuliko. Kantua ezagun egin da Maddi Oihenarten ahotsean, hainbat diskatan.