Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Nork ez du nahi?
Nork ez du nahi?
2024-09-26
Bertsolaria(k)
:
Odei Barroso
Ingurumenaz goza.
PDF
Your browser does not support the audio element.
1.
Nork ez ditu busti nahi
bi oinak uretan,
eguzkipean egon
asteburuetan
hondarrean ibili
bi zango punttetan
desio duen horrek
izanen du bertan!
2.
Nork ez du dastatu nahi
zuhaitzen itzala,
belar gainean etzan,
ximurtu azala,
eta arnasa hartu
inoiz ez bezala.
Desio duen horrek
izanen du hala!
3.
Nork ez du sentitu nahi
haize fin leguna,
goizeko ihintza eta
lakuen lurruna,
egunaren argia,
gauaren iluna...
Inguruan daukagu
desio duguna!
4.
Ingurumenak eman
dizkigu opari
leku, momentu eta
desio ugari
beraz pentsa dezagun
gaudenok kantari
Zer ematen diogun
ingurumenari?