Leihoa ireki eta begiratu dut luzera murruen beste aldean zabaltzen zaidan lurrera gauzan aldatzen joan dira ezer ez dugu berbera ze arraroa munduak islatzen duen tankera auzune berriak nonahi hainbat mintzatzeko era aurrera darrai guztiak baino zeren arabera han hain sentitzen naiz arrotz sortu zaidala galdera: Oraindik ere geroni kanpotarrak ote gera?
2.
Denak libre zaretela ez omen dago debate kontrakoa esatea askorentzat disparate baina kontrakorrontean joatea dudanez maite horra egi borobila kontuz min egin dezake! Hipotekaren hozkadak egiten dizue kalte gau ta egunez lanean atseden gabe jotake dena estresa ta kexa ariman a ze desgaste kartzelan ez dut sentitzen zuek bezainbeste kate.
3.
Segi behar dut bertsoan egien xenda krudela kalean ez baita dena festa goxo ta pastela miseria ere hantxe sarritan topatzen dela asko bizi dela gaizki preso balego bezela beste batzuk murru artean neguan epel daudela kontraesanen saretik ezin naiz irten horrela eta berriro galdera nigana dator itzela: Non hasten da espetxea? Non bukatzen da kartzela?