Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ja-jai!

Donostiako Loiola auzoan, erromerian, Bilintxek neska batekin izandako elkarrizketa islatzen du. Sorta honek doinu aldaera asko ditu; horietan bi ezagunenak entzungai ditugu bertan.
1.
Behin batean Loiolan
erromeria zan
hantxe ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan.
2.
Esan nion desio
senti nuen gisan
harekin hizketa bat
nahi nuela izan
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan.
3.
Aurkitu ginenean
inor gabe jiran
koloreak gorritu
arazi zizkidan
kontatuko dizuet
guztia segidan
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
4.
Dama polita zera
polita guztiz, ai!
Baina halere zaude
oraindik ezkongai
ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu “bai”!
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Ja-Jai!

 

Sorta honek doinu aldaera asko ditu; horietan ezagunenak bi dira:

  • “Behin batean Loiolan III”, Txomin Artolak eta Amaia Zubiriak “Folk-lore-sorta” CDan argitaratua (1991 Elkar).
  • “Behin batean Loiolan IV”, Egan taldeak “Hemen gaude” CDan jasoa (1985 Xoxoa). Doinua Kanadako John Denver abeslariaren kantu ezagunetik ekarri zuen Egan taldeak.