Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Txirritak gerrari 1936ko bertso guduan

1936ko Bertso Guduaren finalean, gai-jartzaile aritu zen aurreko edizioko irabazlea: Basarri. Gaiak bertsotan ematen zizkien lehian ari ziren 9 bertsolariei. Bertso batekin gai hauxe jarri zien denei, txandan-txandan, abestu zezaten: gerra. Ilarako azken bertsolariek ez zuten lan erraza, ideia berriekin entzuleak harritzea. Baina Txirritak asmatu zuen, kantatzen seigarrena izanagatik, inork eman gabeko arrazoiak ematen, umorez. 1936ko Bertso Gudua Txirritak irabazi zuen. Urte hartantxe hilko zen. Gerrak harrapatu aurretik joan zen Txirrita.
1.
Zenbat errezo egin izan det
nere denboran elizan
ta pozik nago ikusirikan
pakian nola gabiltzan
ni naizen bezin kobarderikan
inor ezin leike izan
semiak gerra ez joateatik
mutilzahar gelditu nintzan!
2.
Tartean, Mixel Dargaitz bertsolariak (Amaiurkoa zen, nafarra) halaxe bota zuen: “gerlan haragi baino nahigo dut bakietako sardinak”.
Eta horratx Txirritaren ateraldia…

Okasiua hara jendiak
nola gerta litekian
hobia degu gerratan baino
bizi umore onian
zenbait bezela ez naiz izaten
fondetan eta kafian
gerran gosiak baino nahio det
nahikua janda pakian.