Joseba Agirretxearen hitzak dituen sehaska kanta hau, Imanol Larzabal abeslariak plazaratu zuen
“Amodioaren berri” diskoan (1990 Elkar).
1.
Begiak itxi badator eta lo-lo dagizun lamia behaztxoekin heldu egizu izara zuri garbia ixil-ixilik zarata barik ostandu da eguzkia bainan artean zeure ertzean jagole da ilargia.
2.
Ardi txiki bat, ardi txiki bi lokartu jatzuz ondoan zeure ametsak etzun daitezen euren lepo beroan ttunkurrunkuttun, lo-lo dagizun izar azpiko itsasoan laztan eginez, ezpainen finez adats kizkurren basoan.