Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ganbara

Argazkia
Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta
Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.

2022-02-08

Argazkia
Familia bazkarian Julio ez da isiltzen eta Unaik ezin du jasan
Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...

2022-02-08

Argazkia
Joanito Dorronsorori elkarrizketa
Ikastoletan zein bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen hasi ziren lehen urteetan, baliabide asko sortu zituen, baita 3.000 doinutik gora biltzen dituen bertso doinutegia proiektua abiatu ere. Hitzetik Hortzerak eginiko elkarrizketa hemen ikusgai.

2022-02-07

Argazkia
Jolasa: bai ala ez?
Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik.

2022-01-24

Argazkia
Bertsolaritzaren historia, "Itxi liburuak" saioan
Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Markel Irizar txirrindulari ohia bertsolaritzaren historian murgilduko da. Gaiari buruz hitz egingo digute Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabalek ere. Ikasteko prest?

2022-01-10

Argazkia
Bersolaris. Poetas populares vascos
1967ko txapelketaren harira Pio Caro Barojak eginiko dokumentala, Aita Zabalaren testuekin. Iraupena: 26 minutu. Iturria: rtve.es

2021-12-14

Argazkia
San Migel Txikiaren zirtoak
Zizurkilgo "San Migel Txikia"-ren zirtoak, esketxetan.

2021-09-10

Argazkia
Mikaela Elizegiren zirtoak
Mikaela Elizegiren zirtoak, esketxetan.

2021-09-10

Argazkia
Sabina Elizegiren zirtoak
Sabina Elizegiren zirtoak esketxetan.

2021-09-10

Argazkia
Pello Errotaren zirtoak
Pello Errotaren zirtoak esketxetan.

2021-09-10

Argazkia
Bertsolaritza sekta bat da eta bertsoa droga bat da
Mirari Martiarenak Barre Librea saioan egindako bakarrizketa. Iturria: EITB.

2021-06-04

Argazkia
Gizonezkoen tarta honetan krema ez dugu izan nahi
1993ko Bertso Egunean Lujanbiok, Ibarrak eta Arozenak egindako agur ezaguna.

2021-06-03

Argazkia
Sarasuaren bakarkakoa
1991ko Txapelketaz geroztik hain ezaguna egin den bertsoaldia.

2021-06-03

Argazkia
ALMEN bertso-eskola 1984
Arantxa Urretabizkaiak aurkeztuta, Eskoriatzako Almen ikastolako bertso-eskolan grabatutako erreportaia. Gerora ezagun egingo ziren hainbat kide agertzen dira haur edo gaztetxo direla, Patxi Goikolea irakasleaz.

2021-04-28

Argazkia
Halloween gauez haurra eta sermoia ematen hasi den aitona
"Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.

2020-11-25

Argazkia
Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen
Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.

2020-11-25

Argazkia
Inbidiaz, elkarren biografia idazten
Gaia: Miresmen adina inbidia diozue elkarri eta besteari buruzko biografia idaztera deitu dizuete.

2020-11-25

Argazkia
Xabier Amurizaren ibilbidea
Hitzetik Hortzera saioak eskainitako elkarrizketa, Andoni Egaña bidelagun hartuta. 2016an emititu zen, Amurizak plazak utziko zituela iragarri zuenean.

2020-06-15

Argazkia
Andoni Egañaren txapelketetako ibilbidea
Zarauztarrak 1985etik 2009ra Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea jasotzen du Hitzetik Hortzeraren programa berezi honek (2013an ekoiztu zena).

2020-06-02

Argazkia
Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea
Hernaniarrak plazetan 1992an hasi zuen bideaz eta lortutako mugarriei buruz, Hitzetik Hortzerak egindako programa berezia (2020an).

2020-06-01

Argazkia
Historiako emakume bertsolariak
Hitzetik Hortzerak ekoitzitako programa berezia, bertsolari bakoitzaren biografia eta bertsoaldi esanguratsuenekin.

2020-06-01

Argazkia
1986ko Txapelketa finala
2011an Hitzetik Hortzerak eskainitako programa berezia ikusgai hemen. Historiara pasa diren bertsoaldi asko izan ziren final hartan. Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik.

2020-04-20

Argazkia
Sexuaren kalitateaz
Binaka, taldean ala bakarka onena?

2019-07-30

Argazkia
Guillermo Velazquez eta Jon Sarasua dezimatan
Guillermo Velázquez trobadorea eta bere taldea, Xichú-ko mendilerroko lehoiak. 2002an Hondarribian eskainitako emanaldia; laster, 2003an, ospatuko zen Euskal Herrian lehen aldiz "Ahozko Inprobisazioa Munduan" Topaketa.

2019-07-30