Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lazkoz Martinez, Eneko

Lazkoz Martinez, Eneko
IzenaLazkoz Martinez, Eneko
JaiotzaEtxarri-Aranatz / Nafarroa (1983)

Biografia

14 urterekin Joxema Leitzaren eskutik Sakanako bertso eskolan hasia. 2000n eta 2001ean Nafarroako Eskolarteko txapelduna izan zen. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2008an Lekunberriko bertso eskolara batu zen Arkaitz Goikoetxearekin. 2010tik, finalista izan da Nafarroako Txapelketa guztietan, eta txapeldunordea 2017, 2019, 2021 eta 2023ko finaletan. 2018an Pello Errota sariketa irabazi zuen eta 2024ean Errexil sariketa. 2017an eta 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Bederatzigarren finala du 2025ekoa.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Doinurik errepikatu gabe Bertso-doinuen krisian ez erortzeko, erronka horixe jarri zieten bertsolariei: doinurik errepikatu gabe jardutea.