Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Irazu Muñoa, Jexux Mari

Irazu Muñoa, Jexux Mari
IzenaIrazu Muñoa, Jexux Mari
JaiotzaLarraul / Gipuzkoa (1972)

Biografia

Larrauldarra, Filosofian Lizentziatua, Gizarte Antropologia alorrean. 20 urtetik gora daramatza bertsoaren plazan, eta 1.000 betso saiotik gora egina da Euskal Herri osoan barrena. Bereziki, norbere posizio ideologiko eta bizitza ereduarekin sintzeroa den bertsogintza du estimutan. Fintasunaren miresle da eta bertso-elkarrizketaren defendatzaile. Euskal Herriko txapelketa bitan izan da finalista eta 1997an laugarren gelditu zen, Egaña, Lizaso eta Iturriagaren ondoren. Gipuzkoan ia 20 urtez da finalista (1995tik) eta txapeldunorde bitan, 1995ean zein 1999an. Bat-batean ez ezik, Bertso-jarrien eremua ere landu du. Hainbat sorta argitaratu ditu Argia Astekarian eta bertso-jarri emanaldiak ere egin izan ditu, Txirrita 2006, besteak beste. Beste alor batean, Bertsoa.com ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Ipuin kontalaria eta haur berritzua Ipuin kontalaria da Alaia eta publikoan eserita dagoen haurra da Jexux Mari. Hasi da Alaia ipuina kontatzen eta, minutuero, komentarioak eta galderak egiten dizkio Jexux Marik: "Eta hori zergatik?", "Baina katagorriek ez dute hitz egiten...".
Bat-batekoa Lizaso puntuak erantzuten Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.
Bat-batekoa Hitzaldia: Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
Bat-batekoa Aita arrantzalea eta 7 urteko semea Irazu semeak oraindik ez dio "aita" deitzen Unairi; beretzat Unai 3 hilean behin etxera datorren gizon hori da. Gai jartzaileak Ondarroako aita arrantzaleei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien bertsoaldi honekin.
Bertso jarria Belarri musikatuak Belarriko "akufeno" edo zarata etengabeari jarriak. Iturria: Berria.
Bat-batekoa Doinurik errepikatu gabe Bertso-doinuen krisian ez erortzeko, erronka horixe jarri zieten bertsolariei: doinurik errepikatu gabe jardutea.