Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio

IzenaLujanbio, Maialen
Abizena(k)Lujanbio
Izen osoaLujanbio Zugasti, Maialen
Beste izenakLujanbio, Maddalen
JaiotzaHernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1976)

Biografia

Bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziaduna da. 2018tik 2024ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da. Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu. 2022ko txapela irabazita, Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009 eta 2017an egin moduan. 2001ean eta 2013an txapeldunorde izan zen. 1997tik beti sailkatu izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Euskal Herrikoaren aurretik, 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere irabazi zuen.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Habanera doinuan ahalik eta hitz gehien sartzen Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Bat-batekoa Generazioen bataila Oilar borroka intergenerazionala.
Bat-batekoa Unikornio puzgarrian, itsaso zabalean Prentsan irakurritako udako albistea: familia bat hondartzan. Aitonak biloba txikiari 2-3 metroko unikornio puzgarria erosi dio; itsasoan sartzen du eta umea itsaso zabalean aurkitzen du barku batek. Nerea ume txikia, Maialen ama, puzgarria erosi dion aitona Xabat eta Sustrai unikornioa.
Bat-batekoa Urtetan bikote, nor bere etxean biziz Hamar urte daramate elkarrekin irteten eta nor bere etxean bizi dira. Aspaldi da Nereak elkarrekin bizitzen jartzea nahi lukela baina Maialen beti entzun du nor bere kasa bizitzeko aukeraren alde hizketan. Gaur gaia atera dio.
Bat-batekoa Mitoaroa ikuskizunean ze paper bete Pello Reparazen Mitoaroa ikuskizunak, Illunbe hiru bider bete du eta San Mames birritan beteko du. Bertsolari bakoitzak San Mamesen ze paper bete nahi lukeen esango dio Gaztelumendiri, ikuskizuna diseinatzen ari denari, eta honek erantzun hartuko duen edo ez.
Bat-batekoa Baserritarra eta yoga egiten duen auzotar berria Maialen betidanik bizi izan da baserrian, familia bertan hazi du. Alaia etorri da ondoko bizitzara eta goizero belazean ikusten du, ihintzetan, ortzimugara begira...
Bat-batekoa Kalekumeak Amets baserritarrari galdezka Baserriaz eta bertako animaliez arrastorik ez duten haurrak, txangoan joan dira Ametsen baserrira. Puntuan galdera botako diote eta Ametsek erantzun.
Bat-batekoa Jubilatuak, seme-alabak euren etorkizuna planifikatzen Jubilatuta zaudete eta aspaldi lanpetuta zabiltzate seme-alabek jarritako lanekin. Orain haiek entzuten dituzue zuen zahartzaroa planifikatzen.
Bat-batekoa Bikotea rallyan auto barruan xextran Bikotea dira eta lehen aldiz elkarrekin atera dira rallyan: Maialen bolantean eta Amets kopiloto. Beldur dira, etxeko gorabeherekin eztabaidan ez ote diren hasiko...
Bat-batekoa Komentuan sarrarazi dituzten bi neska-lagun 1950ean Lesakako bi neska gazte dira Maialen eta Alaia. Elkarrekin gehitxo egoten dira, gurasoen gusturako. Familia bakoitzak behartu egin du bere alaba mojen komentura sartzera. Barruan elkar ikusi dutenean, hau poza...
Bat-batekoa Hilerrian reggaetoia entzuten Udaltzaina da Maialen. Kexak jaso dituzte, hilerrian gazteak botiloia egiten ari direlako. Joan da hilerrira eta nor topatuko eta semea, Sustrai, reggaetoia dantzatzen.
Bat-batekoa Bertsolari Eguna 1993 - Ibarra, Lujanbio, Arozena 1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra.
Bat-batekoa Lesakako sagardotegian Maialen Lujanbio kupela 2025eko Bertso Egunean, Lesakan, Bortzirietako Bertso Eskolak aitortza egin zion Maialen Lujanbiori, Linddurrenborda sagardotegiko kupel bati bere izena jarriz. Ikusgai "Hor gu" taldeak Lujanbioren bertso zati ezagunekin eginiko popurria eta Lujanbioren eskertza katea.
Bat-batekoa Lizaso puntuak erantzuten Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.
Bat-batekoa Gaupaseroek jan diote Ametsi bazkaria Parrandan irten dira eta Amets goiz erretiratu da etxera, biharamunean mendi buelta egiteko. Patata tortilla ogitartekoa prestatu du Ametsek eta ohera sartu da. Maialenek eta Nereak, gaupasaz etorrita, dena jan dute.
Bat-batekoa Artxanberri eta Lazkao Txiki Lazkao Txikik hala bota zion Artxanberri ehiztariari: "Zu beti izan zera gizon kriminala / animaliak hiltzen Jaunak egin ahala". Eta Artxanberrik erantzun: "Jainkoak ere badu nik haina delitu / nik bizirik utziak berak hiltzen ditu". Bertsoaldiari segida emango diote Mendiluze Lazkao Txikik eta Maialen Artxanberrik.
Bat-batekoa Bertso bikotea aurkitzeko aplikazioa Andoni bertsokidea aurkitzeko aplikazioa da. Atzeko bakoitzak beteko du bere profila zein den appean, zer-nolako esperientziak bilatzen dituen, eta Andonik topatuko die neurriko kantulaguna.
Bat-batekoa Amona eta biloba mezetan Maialen amona, fededuna da. Lierni biloba, ez. Herriko festetan, urtero, mezara eramaten du amonak biloba. Elizan daude; Lierni ingurura begira eta barre txikitan dabil.
Bat-batekoa Jubilatzera doazen udal langileak txupinazoan Doneztebeko udalean hiru langile jubilatzera doaz eta txupinazoa botako dute: Julio, udal administraria. Alaia, kiroldegiko arduraduna. Maialen, mantenimenduko langilea.
Bat-batekoa Frontisa eta erreboteko pareta Bi horma dira Maialen eta Andoni, beti elkarren parean baina elkar ukitzen ez dutenak. Andoni, frontisa; Maialen, erreboteko pareta.
Bat-batekoa Zer da zuretzat Donostia? Halaxe dio abestiak: "Horra zer den gure Donostia!". Zer da, Maialenentzat, Donostia gaur?
Bat-batekoa Euskal Herrian sentipenen adierazpide motza Elkarrekin urte asko daramaten bikotea dira Maialen eta Julio. Argiako artikulua ahots goran irakurtzen hasi da Julio: maite zaitut esatea kosta egiten zaigu. Elkarri begira gelditu dira.
Bat-batekoa Bikote ohiak supermerkatuan topo Fruta sekzioan elkartu dira. Bideo kamerek grabatu duten elkarrizketa lehorra azaldu du, lehenik, gai-jartzaileak. Orain, bakoitzak benetan sentitu/pentsatu dutena entzungo dugu...
Bat-batekoa Mendiluzeren anima berpizteko gorputza hautatzen Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Bat-batekoa Hutsuneaz Hainbat artistek landu dute hutsunea. Maialen Lujanbiok noiz begiratzen dio hutsari? Non bilatzen du hutsa?
Bat-batekoa Besarkadak eta zauriak Bi lagunak haserratu egin ziren. Adiskidetzeko pausoa emanda, elkar besarkatu dute. "Iparragirre" doinuan, puntu motzetako parentesian, barruan oraindik gordetzen duten amorrazioa irtengo zaie.
Bat-batekoa Beltza eta bizitzako koloreak Beti beltzez janzten dira Maialen eta Unai. Nola aukeratzen dituzte, egunerokoan, elementuentzat koloreak?
Bat-batekoa Baserrian hotela jarri eta auzokoak nazkatzen Andonik bere baserrian hotela jarri du. Auzoko bileran eskean hasi zaie Maialen eta gainerako baserritarrei: oilarra ixiltzeko, ximaurrik ez botatzeko...
Bat-batekoa Alabaren marrazkietan ama beti haserre ageri da Zazpi urteko haurra da Nerea eta familia pintatzen duen aldiro, ama (Maialen) beti letxe txarrean agertzen da.
Bat-batekoa Saioaren plazer debekatuak Saioak ere baditu onartzeaz lotsatzen den zaletasun ezkutuak, gustu debekatuak. Atzekoek egingo dituzte publiko eta Saioak erantzun.
Bat-batekoa Supermerkatuan elkarren karroei begira Supermerkatuan egin dute topo Saioak eta Maialenek; elkarren orgara doaz begiradak...
Bat-batekoa Etxahun bere hiletarako castinga pasatzen Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.
Bat-batekoa Iratzargailuaz goizeroko borroka Sustrairen iratzargailua da Maialen. Goizero jotzean, Sustraik kolpe bat eman eta 10 minutu atzeratzen du; ostera jotzean kolpea eman eta 10 minutu atzeratu; berriz kolpea eta atzeratu...
Bat-batekoa Turismoaren B aldea
Bat-batekoa Banandu berria parrandan dena emanda eta lotsa pasatzen ari den laguna
Bat-batekoa Eguna libre, egitekoak asko eta bi ahots matraka ematen Eguna libre du Ametsek, aspaldiko partez. Egin beharren zerrenda du aurrean, eta bi ahots entzuten ditu: Andoni zerrendako gauzei ekiteko dioena eta Maialen beste aldera begiratzeko dioena.
Bat-batekoa Bikote arazoak bideratzeko psikologoan Alaiak eta Ametsek hogei urtetik gora daramate elkarrekin eta harremana gainbehera doa. Maialen psikologoarengana jo dute.
Bat-batekoa AHT-ko lanak Lezetxikin AHTko tunela Leze txikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da eta zuek zarete aurkikuntza horren berri eman duten espeleologo taldeko bi kide.
Bat-batekoa "Berdea"ren argi-ilunak "Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia.
Bat-batekoa Alaba lehen aldiz ama dutxatzen Maialen alaba lehen aldiz bere ama, Oihana, dutxatzen hastera doa. Elkarri begira daude.
Bat-batekoa Txapeldunaren agurra Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Lotsa gainditzeko terapian Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu dute elkar. Hitz egiten hasteko ordua da... Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. Buruz burukoa.
Bat-batekoa Maialeni buruzko pelikulan Amets aktore Maialeni buruzko pelikula autobiografiko bat egin behar dute. Amets da Maialenen rola jokatuko duen aktorea. Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Ez dago B planik Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. Buruz burukoa.
Bat-batekoa Oreka Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. Buruz burukoa. Hitza emanda.
Bat-batekoa Ospitaleko zerbitzuburuak dimititzeaz Ospitale bateko bi zerbitzuburu dira. Ez daude ados euren agintari politikoen kudeaketarekin. Sustraik proposatu dio Maialeni elkarrekin dimisioa aurkeztea.
Bat-batekoa Jatetxean platerei argazkia ateratzen Elkarrekin bazkaltzera joan dira. Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Maialeni kargu hartu dio, argazkia atera baino lehen jaten hasi delako postrea.
Bat-batekoa Bertsoak kantatzea asko gustatzen zaiona eta bertso asko kantatzea gustatzen zaiona
Bat-batekoa Ordaintzeko garaian Maialen beti aitzakiatan Lagun onak dira Aitor eta Maialen baina, ordaintzeko garaia iristen denean, beti badu aitzakiaren bat Maialenek...
Bat-batekoa Maialen klasekideei papertxoak pasatzen Maialen aspertuta dago klasean eta ikaskideei papertxo bana pasa die. Ea mezua irakurrita zer erantzuten duen bakoitzak.
Bat-batekoa Jolasa: bai ala ez? Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik.
Bertso sorta Erremerrea ni Haurrei zuzendutako sorta.
Bat-batekoa Gizonezkoen tarta honetan krema ez dugu izan nahi 1993ko Bertso Egunean Lujanbiok, Ibarrak eta Arozenak egindako agur ezaguna.
Bertso sorta Beti bezperako koplak Maialen Lujanbiok jarriak, Ageda Kopla Taldeak animazio film bihurtua. Iturria: Argia Multimedia.
Bat-batekoa Halloween gauez haurra eta sermoia ematen hasi den aitona "Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.
Bat-batekoa Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.
Bat-batekoa Inbidiaz, elkarren biografia idazten Gaia: Miresmen adina inbidia diozue elkarri eta besteari buruzko biografia idaztera deitu dizuete.
Bat-batekoa Sexuaren kalitateaz Binaka, taldean ala bakarka onena?
Bat-batekoa Bertso Jazz - Volando voy
Bat-batekoa Gaueko Entziklopedia Koxkorra Haurra gauaz galdezka helduari.
Bat-batekoa Jatetxean lepo janda
Bat-batekoa Katukalen Maialen katuz inguratuta bizi da. Gaur Aitor, bizilaguna, leihopean miauka hasi da.
Bat-batekoa Chavela Vargas kantariaz
Bat-batekoa Maialen abokatua, atzeko hiruren delituez
Bat-batekoa Himalaiatik gutuna Gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala.
Bat-batekoa Norbere mundu intimo Gaia: Egoerak beste aldean jarri zaitu.
Bat-batekoa Miribillako rotondan Gaia: Bada ordu erdi auto bera atzetik duzula.
Bat-batekoa Lujanbio - EHko lehen txapelaz, agurra
Bertso sorta Lujanbiok Switzer maratoilariari Kathrine Switzer, maratoi batean dortsalaz atera zen lehen emakumea izan zen (1967, Boston); antolatzaileak lasterketatik botatzen saiatu ziren, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen, lasterkari batzuen laguntzaz. 2018an Donostiara etorrita, Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu zion emakumeei ireki zien bidea. Bideoa: Deustuko Unibertsitatea.
Bat-batekoa Ez naiz uste zenuena Gaia: dena ondo zihoan, argia piztu den arte.