Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Uria Albizuri, Jone

Uria Albizuri, Jone
IzenaUria Albizuri, Jone
JaiotzaGetxo / Bizkaia (1990)

Biografia

Matematikan doktore da eta irakasle gisa lanean ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Guraso euskaldun berriak izanagatik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara iritsiz eta gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018an, 2021ean, 2023an eta 2025ean. 2021ean eta 2023an, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013, 2017 eta 2022 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Señora Sariketaz Señora Sariketa hastear, atarian elkartu dira lau kideok: Zuazubiskar, antolaketan burubelarri dabilena. Lekuona, non dabilen ez dakien turista. Uria, batere bertsozalea ez den feminista. Aizpurua, txapelketak egonda Señora Sariketak zer zentzu duen ikusten ez duen bertsozalea.
Bertso jarria Diskurtsoez Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.