Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Mantzizidor Larrañaga, Iñigo

Mantzizidor Larrañaga, Iñigo
IzenaMantzizidor Larrañaga, Iñigo
JaiotzaZarautz / Gipuzkoa (1977)

Biografia

Zarautzen jaio eta bizi izan da. Erdi apaizekin pasa zituen 11 urte La Salle ikastetxean, baina sekula ez da oso estudiosoa izan. 17 urterekin lanari eutsi zion, peoi gisara obra batean. Bertsotan, ordea, dexente lehenago hasi zen, 14 urterekin edo. Aldi berean rock talde batean abeslari sartu zen, 4 urte egin zituen bertan. Horrek (musikak), bere garrantzia izan badu ere, garrantzitsuena, bertsolaritza izan da. Gehien eman diona behintzat bai. Makina bat sari lortu ditu bat-bateko txapelketetan. Hamaika Bertuteko kide da.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Gaztetan elkar jasaten ez zutenek, zahar-etxean gela partekatu behar 80 urteko bi pertsona dira Jone eta Maddi Ane. Gaztetan ezin zuten elkar ikusi; gaur, zahar-etxean bizi da Jone. Bere gelakide berria izango dena sartu da oraintxe, atetik: Maddi Ane. Puntu laburretan, Jonek benetan zer pentsatzen duen barrutik esango du Maialenek. Eta Maddi Anek barrurako zer ixiltzen duen esango du Mantxik.