Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Txoperena Iribarren, Maddi Ane

Txoperena Iribarren, Maddi Ane
IzenaTxoperena Iribarren, Maddi Ane
JaiotzaHendaia / Lapurdi (1994)

Biografia

Hendaian (Lapurdi) jaio zen 1994ko azaroaren 23an. Lesakan (Nafarroa Garaia) bizi da. Gizarte Antropologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ia hamar urtez BERRIA egunkarian jardun ondoren, kazetari, zutabegile eta artxibozain lanetan, bertsolaritza eta idazle langintzan dihardu ostatu-zerbitzari lanbidearekin uztartuz. Zortzi urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperenaren urratsei segika. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan eta 2012ko Xilaba Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte gero. Hainbat urtez bertsolaritzatik urrunduta egon ondotik 2018an itzuli da, Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan. 2019an taldekako Xilabako txapela jantzi du anaia Josu ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Alaba, bananduta, bueltan dator amaren etxera Alaba bikotearekin bizitzera joan zen. Ama alargundu egin zen. Orain, alabak bikote harremana eten dela-eta, amaren etxera jo du, beretzat lekurik den galdezka.
Bat-batekoa Bikote ohiak supermerkatuan topo Fruta sekzioan elkartu dira. Bideo kamerek grabatu duten elkarrizketa lehorra azaldu du, lehenik, gai-jartzaileak. Orain, bakoitzak benetan sentitu/pentsatu dutena entzungo dugu...
Bertso jarria Ispiluarekin solasean Gure irudiaz ditugun zalantzen aurrean, ea ispiluak zer dion...
Bat-batekoa Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Bertso jarria Bertso berriak COVID-19ari jarriak